73 urte zituen 2019-06-18

Rufino Iraola bertso jartzaile, epaile eta ikertzailea zendu da

Rufino Iraola bertso jartzaile, epaile eta ikertzailea zendu da

Rufino Iraola zendu da, bertsolaritzan alor asko landu zituen zaldibiarra. Iraola bertso jartzaile, epaile, iritzigile, kronikagile eta bertsolaritzaren analista gisa aritu zen batez ere. Egun, bere blogean bertsolaritzari buruzko iruzkinak egiten zituen. Patxi Iraola bertsolari zendu berriaren anaia zen.

Bertso jarrien alorra landu zuen bereziki Iraolak. Hirurogeita hamargarren hamarkadan hasita, hainbat sari irabazi zituen: Xalbador Saria, Xenpelar Saria, Basarri Saria, Lazkao Txiki Saria... Lan horiek Nañarriri begira liburuan argitaratu zituen zaldibiarrak.

Epaile gisa ere hiru hamarkadako bidea egin du Rufino Iraolak, Txapelketa Nagusian zein gazte eta eskolarteko sariketetan. 1982an Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan gertutik parte hartu zuen. 1986 eta 1989an epaile aritu zen eta 1993an ere epaile taldean parte hartu zuen.

Bertsolaritzaren inguruko kazetaritza eta azterketa lana ere nabarmentzekoa izan da Rufino Iraolaren bizitzan. Kronikagile eta iruzkingile lana egin zuen eta baita maila sakonagoko azterketetan ere eman zuen bertsolaritzaren bere ikuspegia. Azkenik, gai-jartzaile lanetan ere aritu zen.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza