agenda 2019-06-21

Gaua motz eta agenda luze

Gaua motz eta agenda luze
Saio mordoxka egingo dira uda hasierako asteburuan. Festetako jaialdiak, otorduak, libreko saioak...

Ostirala

Getxon "Balkoitik balkoira" saioa egingo dute Algortako Portu Zaharrean, 21:00etan. Onintza Enbeita eta Sustrai Colina izango dira bertan. 

Lekeition XIX. Iparraldeko Haizeak egitaraua antolatu dute. Bertso saioa izango da 20:30ean, Abaroa parkean. Kantuan: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto. 

Bertso gehiago Abaltzisketan, Hondarribian eta Donostian. 

Larunbata

Hazparnen, bertako festen egitarauan, bertsolariak gonbidatu dituzte plazara 12:30ean. Jon Gurrutxaga eta Ortzi Idoate arituko dira kantari. 

Markina-Xemeingo Amallo auzoan I. Kopla Txapelketa antolatu dute. Hamar bertsolari izango dira bertan: Aissa Intxausti, Alaia Martin, Andoni Egaña, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Julio Soto, Lander San Martin "Gabixola", Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia. Gai jartzaile lanetan Maddi Ibaibarriaga arituko da.

Elosuan bertso afaria antolatu dute iluntzean. Aratz Igartzabal eta Iker Zubeldia gonbidatu dituzte kantura. 

Bertso gehiago Erentxunen, Zarautzen eta Getxon. 

Igandea

Tolosan 19:30ean bertso saioa antolatu dute Zerkausian. Bertan izango dira Miren Amuriza, Beñat Iguaran, Jexux Mari Irazu eta Haritz Mujika, Imanol Artola "Felix"-en gaiei erantzuten. 

Mallabiako Goita auzoan San Joan jaietako bertso saioa egingo dute eguerdian. Bittor Altube, Irune Basagoiti eta Ander Sarriugarte izango dira bertan. Gai jartzailea Eider Gallastegi izango da. 

Azkoitian, Aittolan, egun osoz arituko dira Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio kantuan. 

Bertso gehiago Ondarroan, Ataunen, Donostian, Leaburun, Barrikan, Azpeitian eta Zeanurin. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza