agenda 2019-06-28

Bertso saioak nonahi asteburu honetan ere

Bertso saioak nonahi asteburu honetan ere
Festak, jaialdi bereziak, gazte sariketak, otorduak... hemen da udako denboraldia!

Ekainak 28, ostirala

Zaldibarren "Bollo bertso saioa" egingo da 18:00etan, plazan. Kantuan arituko dira Amaia Agirre, Maider Arregi eta Eli Pagola. Gai jartzailea Danele Sarriugarte izango da.

Berriatuan "Berritxu Saria" jokatuko dute 19:00etan, Zentralean. Zortzi gaztek hartuko dute parte: Irati Alcantarilla, Bittor Altube, Aroa Arrizubieta, Nahia Ibarzabal, Garazi Navarro, Maite Sarasola, Aitor Tatiegi eta Ekiñe Zapiain.

Portugaleten bertso afaria antolatu dute 22:00etan, merkatuan. Bertan izango dira Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Aitor Sarriegi

Deban bertso saio literarioa egingo da 22:00etan, plazan. Kantuan: Uxue Alberdi, Ane Labaka eta Maialen Lujanbio. Gai jartzaile: Danele Sarriugarte. 

Bertso gehiago Donostian eta Erratzun. 

Ekainak 29, larunbata

Irisarrin, EHZ festibalean, bertso poteoa egingo da 12:00etan. Xumai Murua eta Maddi Sarasua arituko dira kantuan. 

Gasteizko Aranbizkarra auzoan, festen harira, bertso-alboka poteoa antolatu dute 12:30erako. Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre izango dira bertan. 

Mungian San Pedro eguneko saioa antolatu dute, 20:00etan. Bertsolariak: Igor Elortza, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu eta Jone Larrinaga

Lasarte-Orian bi bertso zita izango dira festetako larunbatean: 19:30ean bertso poteoa antolatu dute Okendo plazatik Haizea Arana, Oihana Arana, Lierni Rekondo eta Maite Sarasolarekin; 22:30ean, berriz, jaialdia izango da Kultur Etxean. Kantuan: Miren Amuriza, Asier Azpiroz, Andoni Egaña, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Unai Muñoa. Gai jartzailea: Maddi Labaka

Bertso gehiago Agoitzen, Zeanurin, Laudion, Soraluzen, Aian eta Arbizun.  

Ekainak 30, igandea

Donezteben bertso jaialdia egingo dute 12:30ean Santa Luzia plazan. Han izango dira Onintza Enbeita, Xabat Illarregi eta Julio Soto. Gai jartzailea Maialen Belarra izango da. 

Sopelako jaietan, txosnagunean, bertso saioa hasiko da 13:15ean. Oihana Bartra, Andoni Egaña, Arrate Illaro eta Eneko Lazkoz izango dira kantuan. Gai jartzaile lanak Haritz Urrutikoetxeak egingo ditu. 

Dimako jaietan ere jaialdia antolatu dute, 18:30ean. Kantuan: Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal arituko dira. 

Igeldon saioa egingo dute 19:30ean. Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Eli Pagola eta Iker Zubeldia izango dira bertan. 

Bertso gehiago Ziortza-Bolibarren, Bergaran eta Asteasun. 

 

 

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu