gazte sariketak 2019-07-01

Irati Alcantarillak irabazi du Berritxu Saria

Irati Alcantarillak irabazi du Berritxu Saria
Argazkia: Ander Txakartegi
Euskal Herriko hainbat lurraldetako zortzi gaztek kantatu zuten ostiralean Berriatuan.

Euskal Herri mailako bertsolari gazteen sariketa da Berritxu Saria, dagoeneko ibilbide luzea daukana. Aurten ere antolatu dute, eta Irati Alcantarilla urruñarrak eskuratu du lehen saria.

Ekainaren 28an egin zen sariketa, ohi bezala, Zentrala eraikineko bideo gelan. Hauek izan ziren beste zazpi parte hartzaileak: Maite Sarasola, Nahia Ibarzabal, Garazi Navarro, Ekiñe Zapiain, Aitor Tatiegi, Aroa Arrizubieta eta Bittor Altube. Azken hiru hauek sailkatu ziren, irabazlearekin batera, bigarren fasera.

Epaile lanetan Iñigo Gogenola, Aitor Basterretxea eta Ander Txakartegi aritu ziren.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza