Festetako saioak 2019-07-01

Festa eta bertsoa elkarren eskutik

Festa eta bertsoa elkarren eskutik
San Pedroak, San Martzialak, Santa Isabelak... udako festen egutegia abiatu da, eta bertsoz beteko dira hainbat herri.

Uztailak 1, astelehena

Usurbilen urteroko bertso jaialdia antolatu dute frontoian, 22:30ean. Kantuan Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze eta Julio Soto arituko dira. Gai jartzen, berriz, Inaxio Usarralde.

Donezteben "Plaza irrintzika" haurrentzako emanaldia eskainiko du Eneko Arratek 20:00etan, plazan.

Uztailak 2, asteartea

Altzan, Donostian, bertso saioak izango dira 13:30ean eta 19:00etan Altzagainako San Martzial plazan. Andoni Egaña eta Jon Maia izango dira bertan, Joseba Alkizaren esanetara.

Berrizen ere saioa antolatu dute txosnagunean, 19:15ean. Kantuan Bittor Altube, Maider Altuna, Iruri Altzerreka eta Eider Gallastegi arituko dira.

Bertso gehiago Zumarragan eta Ataunen.

Uztailak 4, osteguna

Mungian "Boga jaia" antolatu dute, eta "Beer-tso dastaketa" egingo dute horren baitan. Kantura gonbidatu dituzte Onintza Enbeita, Mikel Goiriena, Jone Larrinaga eta Fredi Paia.

Legazpin "Esku (h)arria. Oteizaren haria" emanaldia eskainiko dute, Nerea Elustondoren parte hartzearekin. Kale Nagusian izango da, 19:00etan.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza