san ferminak 2019-07-03

Iruñeko San Ferminetako bertso agenda

Iruñeko San Ferminetako bertso agenda
Jaietako egitarauetan hainbat aukera izango dira bertso saioez gozatzeko.

Uztailak 8, astelehena

13:00ean oroitza ekitaldi bat antolatu dute. German Rodriguezen oroigarriaren aurrean kantatuko dute Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak.

19:00etan Sarasate pasealekuan jaialdia egingo da. Kantuan: Sustrai Colina, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Ainhoa Larretxeak jarriko ditu gaiak.

Uztailak 9, asteartea

13:30ean La Unica peñan balkoitik balkoirako saioa egingo dute Onintza Enbeitak, Jon Maiak eta Julio Sotok.

Uztailak 10, asteazkena

13:00ean Zaldiko Maldiko elkartean kantatuko dute Joanes Illarregik eta Eneko Lazkozek.

14:30ean bertso bazkaria izango da Geltokin. Maialen Lujanbio eta Julio Soto arituko dira kantari.

19:00etan Sarasate pasealekuan "Girotu plaza" haurrentzako emanaldia eskainiko du Eneko Arratek.

21:00etan Oinez txokoan jaialdia egingo da. Idoia Granizo, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Julen Zelaieta izango dira bertan. Gai jartzailea: Ander Aranburu.

Uztailak 13, larunbata

19:00etan Sarasate pasealekuan "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua antolatu dute. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles. Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai. Gai jartzailea: Maialen Belarra.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu