agenda 2019-07-05

Uztaileko lehenengo asteburua, bertsoz beteta

Uztaileko lehenengo asteburua, bertsoz beteta
Otorduak, emanaldi bereziak, poteoak... jai giroan murgiltzeko aitzakia ederrak nonahi.

Uztailak 5, ostirala

Mungian bertso poteoa antolatu dute herriko kaleetan zehar, txosnetan hasita. 19:00etan hasiko da, eta Nerea Ibarzabal eta Julio Soto arituko dira kantuan.

Zumaiko Narrondo auzoan bertso afaria egingo da, 21:00etatik aurrera. Bertsotan Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Jon Maia arituko dira.

Adunan Elkartasun Eguneko bertso afaria antolatu dute Txulobi elkartean. Han izango dira Ander Goikoetxea eta Haritz Mujika.

Uztailak 6, larunbata

Zamudion V. Bertso-rally erronka antolatu dute racing elkartekoek. Oraingoan Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes, Xabat Galletebeitia eta Agin Laburu gonbidatu dituzte bertara. Arratsaldean hasiko da.

Ondarroan "Plaza irrintzika" haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Eneko Arratek 20:00etan, plazan.

Zumaiko Narrondo auzoko Gure Ametsa elkartean bertso afaria egingo dute 21:30etik aurrera. Julio Soto eta Iker Zubeldia gonbidatu dituzte kantura.

Orion "Eta... zer gehiago?" ikuskizuna eskainiko dute Andoni Egañak, Xabier Lizasok eta German Ormazabalek, 22:00etan Arraun Etxean.

Bertso gehiago Pasaian.

Uztailak 7, igandea

Lesakan jaietako saioa izango da plazan 19:00etan. Kantuan Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena arituko dira. Gai jartzaile lanak Josu Sanjurjok egingo ditu.

Hernaniko Martindegin egun osoan arituko dira bertsolariak. Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze izango dira bertan.

Araian, "Ertzetik" bertso emanaldi berezia egingo dute 18:00etan Elizalde plazatik hasita. Izar Mendiguren eta Oihane Perea arituko dira bertsotan, Mikel Goikuria eta Miren Iñake Miguelen parte hartzearekin.

Zaldibarren bertso saio musikatua antolatu dute plazan, 18:00etan. Miren Artetxe, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue gonbidatu dituzte kantura, Maite Berriozabalen gaiekin. Itziar Etxegia eta Idoia Oteiza izango dira musikariak.

Azkaraten (Nafarroa) eguerdian eta bazkalondoan arituko dira kantuan Sebastian Lizaso eta Agin Laburu.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu