Bertsozale Elkartea 2019-07-03

Biko gidaritza berria du Bertsozale Elkarteak

Biko gidaritza berria du Bertsozale Elkarteak
Idoia Trenor Zulaika eta Jon Agirresarobe Lopetegi dira Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.

Martxoan erreleboa emango zuela iragarri zuen Aritz Zerainek Bertsozale Elkarteko koordinazio lanetan. Elkartearen dimentsio handia egokiago kudeatzeko eta mugimenduaren aurrerako beharrei hobeto erantzuteko, biko koordinazioaren formularen alde egin du zuzendaritzak egiteko hori betetzeko.

Udaren atarian gauzatu da aldaketa: honenbestez, Idoia Trenor eta Jon Agirresarobe "Torrotxo" dira Bertsozale Elkarteko koordinatzaile berriak.

Artearen Historian lizentziatua da Trenor, eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egina du. Gaztetatik hainbat elkartetako kide izan da. Azken urteak euskalgintzan eta feminismoan eman ditu lanean: Euskal Herriko Bilgune Feministan eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartean.

Giza Zientziak eta Komunikazioan lizentziatua da Agirresarobe, eta Euskadi Irratian aritu zen esatari lanetan. Azken hamaika urteak Bertsozale Elkartean bertan egin ditu, Sustapen Saileko eragile, eta azken hiru Bertsolari Txapelketa Nagusien koordinatzailea izan da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ere amaitua du berak, eta Kultur Kudeaketako masterra ari da egiten.

Datozen urteei eskarmentuz eta indar berriz, ezagutzaz eta bisio zabalez aurre egiteko moduan izango gara, koordinazio bikoarekin eta lantalde guztiarekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu