Lanku Beka 2019-07-03

Abian da bertso edukien sormenerako III. Lanku Beka

Abian da bertso edukien sormenerako III. Lanku Beka
Iazko Lanku Bekaren proiektu irabazlea.
Bertsolaritza oinarri duten emanaldi berriak sortzen laguntzea du helburu. 3.000 euroko sari bakarra izango da. Lanak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da zabalik. Ondoren, lau kidek osatutako epaimahai batek erabakiko du sarien banaketa.

Bi helburu nagusirekin jaio zen Lanku Beka egitasmoa. Batetik, bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortu eta laguntzea, eta bestetik, Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea. Horretarako bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia sortu eta garatzea da egin beharreko lana. Emanaldien gaia eta helburu-hartzailea libreak dira.

Lanku Bekan adin nagusikoak diren bertsolariak, gai-jartzaileek eta bertso-eskoletako kideek hartu ahal izango dute parte. Lanak aurkezteko epea uztailaren 24an amaituko da eta sarituaren berri irailaren 5a baino lehen emango da.

Lau kidek osatuko dute Lanku Bekako epaimahaia eta hauek izango dira lanak baloratzeko irizpide nagusiak: bertsolaritzak duen zentralitatea; ideiaren, formatuaren eta gidoiaren orijinaltasuna; helburu-publikoarengana ailegatzeko aukerak; hizkuntza egokitasuna eta gizarte mailako ekarpena.

Xehetasun guztiak eta oinarriak hemen aurkituko dituzue.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu