bertso udalekuak 2019-07-08

Garazi Navarro eta Julio Soto bertsolariak izan dira Duzunaritzen

Garazi Navarro eta Julio Soto bertsolariak izan dira Duzunaritzen
Asteazkenean amaituko da Bertso Udalekuetako lehen egonaldia; bihar hasiko da bigarrena, Uitzin.

Larunbatean joan ziren Garazi Navarro eta Julio Soto Duzunaritzera. Han daude Bertso Udalekuetako ikasturteko lehen egonaldiaz gozatzen ari diren 12 eta 13 urte bitarteko gazteak. Eguna beraiekin pasatzeko eta haiekin solasean aritzeko aukera izan zuten.

Pasa den ostegunean hasi zuten egonaldia, hango Etxartia etxean. Donibane Garazira zein Senpereko lakura egin dituzte txangoak, eta hamaika jolas ere egin dituzte: ginkana, orientazioa, elkar ezagutzeko eta talde izaera sortzeko dinamikak...

Bi egun barru amaituko da lehen txanda hau. Ordurako, ordea, bigarren egonaldiak hartuko du lekukoa. Izan ere, Uitziko udalekuak bihar irekiko ditu ateak. Hango barnetegian izango dira uztailaren 18ra arte 13 eta 14 urteko gazteak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu