gipuzkoako bertsolari txapelketa 2019-07-16

Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Gaur goizean aurkeztu da aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Asteasuko udaletxean. Saioei buruzko informazio guztia eskaini da bertan. Irailaren 7an egingo da bigarren aurkezpena.

Bi hilabete barru abiatuko da ofizialki 2019ko Gipuzkoakoa. Hala azaldu dute gaurko prentsaurrekoan Saroi Jauregik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, Pili Legarrak, Asteasuko alkateak, eta Maria Jose Telleriak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendariak."Txapelketa herrialde osoko bertso mugimendua auspotzeko eta ikusgarri egiteko baliatu nahi dugu".

Hamabost saio eta final bat

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik 34 bertsolarik eskuratu dute udazkenerako txartela, eta duela lau urteko sailkatuekin elkartuko dira orain oholtzan. 

Zazpi saio egingo dira final-zortzirenetan, irailaren 14an hasi eta urriaren 5era bitarte, larunbat eta igandeetan. Bost final-laurden izango dira ondoren, hiru finalaurreko gero, eta puntuaziorik altuena eskuratzen duten zortzi bertsolariekin finala jokatuko da Donostiako Ilunben, abenduaren 14an. 

Egutegia eta parte hartzaileak

Zozketak erabakita, honela geratu dira saioak: 

FINAL-ZORTZIRENAK

Irailak 14, 17:00, Oñati, Santa Ana Antzokia:

Aurkezlea: Iban Narbaiza Cevidades

Irailak 15, 17:00, Amasa-Villabona, Gurea Antzokia:

Aurkezlea: Eresti Oiarbide Murua

Irailak 21, 17:00, Ordizia, Herriko Antzokia:

Aurkezlea: Maddi Labaka Mayoz

Irailak 22, 17:00, Zumaia, Aita Mari Zinema:

Aurkezlea: Saroi Jauregi Aiestaran

Irailak 28, 17:00, Zumarraga-Urretxu, Zelai Arizti Aretoa:

Aurkezlea: Iker Iriarte Iribar

Irailak 29, 17:00, Elgoibar, Antzokia:

Aurkezlea: Ane Ezenarro Beristain

 Urriak 5, 17:00, Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Aurkezlea: Imanol Artola Arretxe

FINAL-LAURDENAK

Urriak 19, 17:00, Andoain, Bastero Kulturgunea:

Aurkezlea: Inaxio Usarralde Arantzadi

Urriak 20, 17:00, Irun, Amaia Kultur Zentroa:

Aurkezlea: Iban Narbaiza Cevidades

Urriak 26, 17:00, Eibar, Coliseo Antzokia:

  • Jon Maia Soria
  • Zumaiako 1.
  • Puntuazioz 1.
  • Puntuazioz 5.
  • Puntuazioz 10.
  • Puntuazioz 15.

Aurkezlea: Itziar Etxezarreta Arakistain

Urriak 27, 17:00, Azpeitia, Soreasu Antzokia:

Aurkezlea: Imanol Artola Arretxe

Azaroak 2, 17:00, Azkoitia, Baztartxo:

Aurkezlea: Ion Zaldua Brit

FINALAURREKOAK

Azaroak 17, 17:00, Arrasate, Uarkape pilotalekua:

  • Andoaingo 1.
  • Irungo 1.
  • Puntuazioz 2.
  • Puntuazioz 7.
  • Puntuazioz 8.
  • Puntuazioz 13.

Aurkezlea: Iker Iriarte Iribar

Azaroak 24, 17:00, Oiartzun, Elorsoro kiroldegia:

  • Errenteriako 1.
  • Puntuazioz 1.
  • Puntuazioz 3.
  • Puntuazioz 6.
  • Puntuazioz 9.
  • Puntuazioz 12.

Aurkezlea: Inaxio Usarralde Arantzadi

Abenduak 1, 17:00, Tolosa, Usabal kiroldegia:

  • Azpeitiako 1.
  • Eibarko 1.
  • Puntuazioz 4.
  • Puntuazioz 5.
  • Puntuazioz 10.
  • Puntuazioz 11.

Aurkezlea: Saroi Jauregi Aiestaran

FINALA

Abenduak 14, 17:00, Donostia, Illunbe

  • Arrasateko 1.
  • Oiartzungo 1.
  • Tolosako 1.
  • Puntuazioz 1.
  • Puntuazioz 2.
  • Puntuazioz 3.
  • Puntuazioz 4.
  • Puntuazioz 5.

Aurkezleak: Ion Zaldua Brit eta Itziar Etxezarreta Arakistain

 

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra