udako bertso saioak 2019-07-30

Algortako jaietan, saioak bata bestearen atzetik

Algortako jaietan, saioak bata bestearen atzetik
Lau bertsolariko saioak antolatu dituzte egunero 13:00etan, Kasino plazan. Bertso-maratoia asteazkenean izango da.

ALBE Algortako Bertsolari Eskolak egitarau zabala prestatu du arten ere herriko jaietarako. 

Gaur, asteartea, hilak 30, jaietako hirugarren bertso saioa egingo da. Kantuan Fredi Paia, Maialen Lujanbio, Xabi Igoa eta Saioa Alkaiza arituko dira, eta gai jartzailea German Kortabarria izango da. 

Asteazkenean saioa eta maratoia

Bihar, hilak 31, laugarren bertso saioa egingo da eguerdian. Bertsolariak Jone Uria, Imanol Uria, Julio Soto eta Aitor Mendiluze izango dira, Peio Unzurrunzagaren esanetara.

Ondoren, Algortako Gure Toki jatetxean herri bazkaria egingo da, eta jarraian tabernaz taberna arituko dira kantuan Julio Soto eta Aitor Mendiluze "maratoilariak". 

Bazkaritarako izena emateko: albegetxo@gmail.com edo 605704385 zenbakira deituta. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu