udako bertso saioak 2019-07-31

Bertso saioa eta maratoia, Algortako jaien amaieran

Bertso saioa eta maratoia, Algortako jaien amaieran
Ohiko eguerdiko saioaz gain, bertso-maratoia egingo dute tabernaz taberna Julio Soto eta Aitor Mendiluzerekin.

ALBE Algortako Bertsolari Eskolak egitarau zabala prestatu du arten ere herriko jaietarako. Kasino plazan lau bertso saio antolatu dituzte guztira, eta gaur, hilak 31, bertso-maratoia ere egingo da. 

Gaur eguerdiko bertso saioan Jone Uria, Imanol Uria, Julio Soto eta Aitor Mendiluze arituko dira kantuan, Peio Unzurrunzagaren esanetara.

Ondoren, Algortako Gure Toki jatetxean herri bazkaria egingo da, eta jarraian tabernaz taberna arituko dira kantuan Julio Soto eta Aitor Mendiluze "maratoilariak". 

Bazkaritarako izena emateko: albegetxo@gmail.com edo 605704385 zenbakira deituta. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza