udako bertso saioak 2019-08-01

Erromoko jaietan ere bertsoak izango du bere lekua. ALBE Algortako Bertsolari Eskolak bi bertso saio antolatu ditu ostegunean eta ostiralean.
Ostegunean, abuztuak 1, bertso-jira egingo dute Igor Elortza eta Alaia Martinekin, 21:00etan txosnagunetik hasita.
Ostiralean, abuztuak 2, lauko saioa antolatu dute 20:00etan, txosnagunean hau ere. Kantuan Amets Arzallus, Inazio Vidal, Iratxe Ibarra eta Etxahun Lekue arituko dira. Gai-jartzaile lanak Peru Vidalek egingo ditu.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza