Jaietako bertso saioak 2019-08-14

Eguerdiko bertso saioak Donostiako Easo plazan

Eguerdiko bertso saioak Donostiako Easo plazan
Donostiako Aste Nagusian ere bertsolaritzak badu bere presentzia.

Donostiako festek bertsozaleei ere eskaintzen die egitarau zabala. Ezagunak dira Easo plazan eguerdiro antolatzen diren bertso saioak, baita Piratek antolatutako bestelako ekimenak ere; asteartean, esaterako, bertso musikatuez gozatu ahal izan zuten Trinitate plazara gerturatu zirenek.

Gaur, asteazkena, 12:30ean, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola arituko dira kantuan Eason. Gai jartzaile lanak Imanol Artola "Felix"-ek egingo ditu. 

Ostiralean, hilak 16, ordu berean, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Manex Mujika izango dira Easo plazan, Amaia Agirreren gaiei erantzunez. 

Asteleheneko bertso saioko hautaketa aurki egongo da ikusgai bertsoa.eus-en. Kantuan aritu ziren Unai Gaztelumendi, Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre. Gai jartzailea: Unai Elizasu. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza