Jaietako bertso saioak 2019-08-14

Bertso saioak Gabirian, Etxanon eta Algortan

Bertso saioak Gabirian, Etxanon eta Algortan
Hainbat herritako jaiak ospatzen dira abuztuko aste honetan, eta askok egin diote lekua bertsoari beraien egitarauan.

Asteazkena, hilak 14, bertso saioak antolatu dituzte Gabirian, Etxanon eta Algortako Portu Zaharrean, besteak beste. Hemen informazio gehiago:

Algorta

Portu Zaharreko Etxetxu plazan, 17:30ean, kantuan izango dira Maider Barañano, Kerman Diaz eta Unai Mendiburu. 

Gabiria

Plazan egingo da saioa, 19:00etan. Bertsolariak: Unai Agirre, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Endika Igartzabal, Joanes Illarregi eta Sebastian Lizaso. 

Etxano

Etxanoko frontoian izango da, 22:30ean. Bertara gonbidatu dituzte Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza