agenda 2019-08-16

Jarraitu asteburuko bertsoen haria

Jarraitu asteburuko bertsoen haria
Donostiako jaien amaiera, Bilbokoen hasiera, eta bertsoaz gozatzeko beste hainbat aukera asteburu honetan ere.

Abuztuak 16, ostirala

Donostian, 12:30ean Easo plazan kantuan arituko dira Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Manex Mujika, Amaia Agirreren gaiei erantzunez. 

Arratsaldean, Donostiako Gaskuña plazan haurrentzako "Girotu plaza" ikuskizuna eskainiko du Eneko Arratek, 17:30ean. 

Arantzan, 18:30ean plazan egingo da bertso saioa. Kantuan: Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi

Zerainen, afalondoan, Maialen Akizu eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan herriko plazan. 

Abuztuak 17, larunbata

Ondarroan, Alamedan eta Alde Zaharrean zehar ibiliko dira kantuan Maialen Lujanbio eta Fredi Paia, 13:00etatik aurrera. 

Deban, 12:00etan Igaza tabernatik hasita, Nerea Elustondo eta Julio Soto arituko dira bertsotan. 

Donibane Garazin Ezkorbruten bertso emanaldia eskainiko dute ilunabarrean plazan. Bertsolariak: Karlos Aizpurua, Gillen Hiribarren eta Mizel Mateo

Abuztuak 18, igandea

Bilbon, Santiago plazan, 13:00etan, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto izango dira jaietako lehenengo saioan. 

Donamarian egun osoz arituko dira bertsotan Aitor Mendiluze eta Jone Uria

Markina-Xemeingo San Jazinto ermitan saioa egingo dute 12:30ean Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas" eta Nerea Ibarzabal. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»