lan deialdia 2019-08-21

Sustapen eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak

Sustapen eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak
Bertsogintzaren eta plazaren sustapen eragile izateko interesa dutenek 2019ko irailaren 13a baino lehen bidali behar dituzte Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna.

2019ko urrian hasiko litzatekeen sustapen eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Plazaren jarraipena eta azterketa, Txapelketa Nagusia edota Bertso Eguna bezalako egitasmoen kudeaketa edota kulturgintza estrategiaren diseinua eta elkarlanen bideraketa izango ditu, besteak beste, betekizun. Bertsogintzaren eta kultur mugimenduaren ezagutza eta esperientzia, elkartegintzarako jarrera eta kontzientzia  eta giza taldeak dinamizatzeko gaitasuna hartuko dira aintzat.

Egun osoko lan kontratua eskaintzen da, lau hilabeteko probaldia izango duena.

Interesdunek 2019ko irailaren 13a baino lehen bidali beharko dituzte Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna ondorengo helbideetako batera:

Lan deialdi osoa hementxe duzu ikusgai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu