agenda 2019-08-30

Abuztutik irailera, saioz saio

Abuztutik irailera, saioz saio
Bertso Derbia, Lizardi sariketa, otorduak, abuztuko azken jaiak... aukera ugari asteburu honetan ere bertsoaz gozatzeko.

Abuztuak 30, ostirala

Bilbon Bertso Derbia antolatu dute 20:00etan, Pozasetik abiatuta. Amaia Agirreren gidaritzapean, kantuan arituko dira Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Xabi Paya.

Zarautzen Lizardi sariketaren bigarren kanporaketa egingo da, 22:00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan. Kantuan: Maider Arregi, Libe Goenaga, Joanes Illarregi, Unai Izagirre, Eñaut Martikorena, Maddi Sarasua, Aimar Sorazu eta Maddi Ane Txoperena. Aurkezlea: Peru Gabirondo.

Abuztuak 31, larunbata

Berrobin bertso bazkaria egingo dute eguerdian, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluzerekin.

Etxalekun ere bertso bazkaria egingo dute. Kantuan: Nerea Ibarzabal eta Julio Soto.

Arrasaten bertso poteoa antolatu dute 13:00etan, Zarugalde kalean. Kantuan: Xabi Igoa eta Ane Zuazubiskar.

Elgoibarren, Baserritarren Egunaren harira, Nafarroa plazan kantari arituko dira Uxue Alberdi, German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal, 13:00etan. 

Erandion, bertako jaien harira, bertso saioa antolatu dute 19:00etan, Malekoian. Han izango dira Miren Amuriza, Odei Barroso, Unai Iturriaga eta Naroa Torralba. Beñat Vidalek egingo ditu gai jartzaile lanak.

Saio gehiago Legazpin, Hondarribian eta Beasainen. 

Irailak 1, igandea

Plentzian, jaien egitarauan, bertso saioa antolatu dute 17:30ean Ontziola plazan. Han izango dira Andoni Egaña, Eneko Lazkoz, Alaia Martin eta Jone Uria. Gai jartzailea: Erlantz Ibarguengoitia.

Gamiz-Fikan 12:30ean jaialdia egingo dute. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia, Jone Larrinaga, Etxahun Lekue eta Fredi Paia.

Berriatuako Milloi auzoan bertso bazkaria egingo da Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitarekin. 

Mutrikun, hondartza ondoko txiringitoan, bertso saioa eskainiko dute Miren Amurizak, Nerea Ibarzabalek eta Peru Vidalek 19:00etan. Gai jartzailea Malen Aldalur izango da. 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra