bertso udalekuak 2019-08-30

Amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak

Amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak
Duzunaritzen, Uitzin, Aubixan, Orion eta Zuhatzan izan dira txandak aurten; 9 eta 18 urte bitarteko 200 bat parte hartzaile izan dira horietan.

60 haur inguru elkartu dira Zuhatzan, Bertso Udalekuen azken txandan. Udalekuetako gazteenak izan dira Uribarri Ganboako urtegian kokatutako uhartean, alegia, 9 eta 11 urte bitarteko gazteak. Lau egun pasa dituzte han, Zuhatzaren bereizgarri diren ur ekintzak egiten eta bertsolaritzarekin jolasten; gainera, egonaldia amaitu aurretik, Aroa Arrizubieta eta Odei Barroso bertsolariak agertu ziren untxien uhartean. Haiekin solasean arituta, bertso afaria osatu zuten Zuhatzako aterpetxea behar bezala agurtzeko.

Ikus-entzunezko bildumak, laster ikusgai

200 bat parte hartzaile eta 40 hezitzaile aritu dira uda honetan Bertso Udalekuetan: Duzunaritzen, Uitzin, Aubixan, Orion eta Zuhatzan, zehazki. Ikasturtean zehar ere izango dute aukera bertsolaritzaz gozatzeko, plazan ez ezik, ikastetxeetan bertsolaritza lantzen diharduten irakasleei eta hainbat herritan antolatuta dauden bertso eskolei esker. Udako oroitzapenak ere bizi-bizi iraun dezaten, bost txandetako ikus-entzunezko bildumak laster izango dira ikusgai.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu