Festetako saioak 2019-09-02

Balkoitik balkoirako saioa egingo dute Lekeition

Balkoitik balkoirako saioa egingo dute Lekeition
Argazkia: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza
Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan.

Lekeitioko San Antolin festak hasi berritan, urteroko balkoitik balkoirako bertso saioa egingo dute plazan irailaren 2an, astelehenean. Balkoi banatan kantatuko dute Uxue Alberdik, Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak, 20:00etan hasita. Bertsozaleentzat plan ederra iraila pozik hasteko!

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza