gazte sariketak 2019-09-02

Osatu da Lizardi Sariketaren finala

Osatu da Lizardi Sariketaren finala
Joan den astean jokatutako bi kanporaketetatik sei bertsolarik eskuratu dute finalerako txartela. Irailaren 6an izango da, 22:00etan, Modelo Aretoan.

Guztira 16 bertsolarik kantatu dute aurtengo 43. Lizardi Sariketaren bi kanporaketetan, eta horietako sei igaro dira finalera: Jon Gurrutxaga, Aitor Bizkarra, Maider Arregi, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Unai Izagirre.

Ostegunez eta ostiralez jokatu dira bi kanporaketak, 22:00etan, Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolan. Abuztuaren 29ko saiotik Jon Gurrutxaga eta Aitor Bizkarra sailkatu dira puntuazioz. Kantukide izan dituzte Uxue Alkorta, Joritz Bastarrika, Jokin Bergara, Gorka Pagonabarraga, Sarai Robles eta Mikel Tapia, Jone Lizarralde aurkezlearen esanetara.

Abuztuaren 30eko saiotik Maider Arregi, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Unai Izagirre izan dira puntuazio altuena eskuratu duten bertsolariak. Libe Goenaga, Eñaut Martikorena, Maddi Sarasua eta Aimar Sorazu izan dituzte kantukide, eta aurkezle lanak Peru Gabirondok egin ditu.

Irailaren 6an izango da zer entzuna Zarauzko Modelo Aretoan, eta joaterik ez dutenek bertsoaldien hautaketa izango dute eskura hurrengo astean bertsoa.eus-en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu