xalbador 2019-09-03

Xalbadorri buruzko erakusketa Zarauzko Photomuseumen

Xalbadorri buruzko erakusketa Zarauzko Photomuseumen
Hilabetez Urepelgo bertsolariaren ibilbidea argazkien bidez ezagutzeko aukera egongo da Argazki eta Zinema Museoan.

Ferdinand Aire Etxart "Xalbador"en ibilbidea iruditan jaso du Zarauzko Photomuseumek, Joxe Mari Iriondoren laguntzaz, "Goresmenak Xalbadorri" izeneko erakusketan. Irailaren 3tik urriaren 13ra bitarte egongo da zabalik, eta asteazken eta ostiraletan doakoa izango da museorako sarrera.

Xalbadorren unibertsora hurbiltzeko amoz, erakusketak hainbat alor jorratzen ditu. Aurreneko atala bere familiaren, lagunen eta sorlekuko irudiez osatuta dago. Bigarrenean bertsoen munduan azaltzen zaigu, bai bakarrik, bai bere kideekin, plazaz plaza edo txapelketetan parte hartuz. Hirugarren atala bere herrian 1976ko azaroaren 7an antolatu zen omenaldiari eskainita dago, eta bertatik jasotzen du izenburua, hain zuzen, erakusketa honek.

Bertara hurbiltzen den ikusleak argazkien eta bestelako elementu dokumentalen laguntzaz, Xalbador hobeto ezagutzeko aukera izango du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza