Gazte sortegiak 2019-09-04

Sormen laborategi hau 14-18 urte artekoei zuzendutakoa da, eta irailetik ekainera bitartean egingo da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero 17:00etatik 18:30era. Ikasturtea borobiltzeko, ekainean sormen ssteburua egingo dute.
Lau kultur diziplina landuko dira: Oihane Perearekin bertsolaritza, Miren Narbaizarekin musika, Edurne Azkaraterekin antzerkia eta Hala Bideoko lagunekin ikus-entzunezkoen laborategia.
Matrikula irailaren 25a baino lehen egin beharko da. Eskolak 150 €ko prezioa du, sormen asteburua barne.
Informazio gehiago hemen.
Izen ematea hemen.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza