bertsopaper lehiaketak 2019-09-04

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria
Argazkian Goikoetxea, 2017an lortutako txapelarekin
Bigarren saria Aner Peritzek lortu du, eta Julen Zulaikaren sortari aipamen berezia egin diote.

Seigarrenez jantzi du Basarri Bertsopaper Sariko txapela Ekaitz Goikoetxeak. Aurtengoa sariketaren 35. edizioa izan da, eta guztira 16 lan aurkeztu dira. Goikoetxeak "gizartearen abiadura eta aspirazioak" kritikatzen dituen sorta batekin irabazi du lehenengo saria, "Nola ez dakizun hori" izenburuarekin.

Aner Peritzek eskuratu du bigarren saria "Zer ez izan" bertso sortarekin. "Norberaren identitateak sorrarazten dituen kezkak eta galderak" izan ditu hizpide zarauztarrak. Bestalde, Julen Zulaikaren "Zarauzko Merkatu Plaza" sortak ere aipamen berezia jaso du. Sorta guztiak irakurgai daude hemen. 

Omenaldia Rufino Iraolari

Sari-banaketaren amaieran Rufino Iraola omendu dute, hainbat urtez lehiaketa honetan eta Lizardi sariketan ere epaile lanetan aritua. Iñigo Mantzizidor "Mantxi"-k Iraolaren lau bertso kantatu ditu bere oroimenez. 

Iturria: Zarauzko Hitza

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza