gipuzkoako bertsolari txapelketa 2019-09-09

Gipuzkoako Txapelketa: dena(k) prest

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, epaileak, idazkariak eta gai jartzaileak Asteasun bildu dira gaur, ekitaldi txiki batean. Bertan aurkeztu dira txapelketako sintonia eta aldizkaria.

Asteasuko plazan bildu dira gaur goizean datorren larunbatean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako parte hartzaileak. Herriko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik egin die ongi etorria eta ekitaldi laburrean txapelketako sintonia eta aldizkaria aurkeztu dituzte.

Sintonia Don Inorrez musika taldeak sortu du eta irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean saioz saio entzungo da Gipuzkoan barrena. Hemen dago entzungarri.

Txapelketako aldizkaria ere banatu da amaieran. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bazkideek datozen egunetan jasoko dute etxean eta saioetan ere eskuratu ahal izango da.Hemen ere deskargatu daiteke.

Honenbestez, dena prest da datorren larunbatean, irailaren 14an, Oñatin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ekiteko. Saio guztietarako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu