agenda 2019-09-13
Irailak 13, ostirala
Donostian, Porrontxo Jaietako Gazte Egunean, bertso saio bat izango da Tejeria kalean, 17:00etan. Han izango dira Peru Aiartza, Aitor Bizkarra, Lurdes Ondaro eta Xabier Zufiria.
Otxandion saio ibiltaria antolatu dute 20:00etan. Bertsolariak: Peru Abarrategi, Nerea Ibarzabal eta Xabi Igoa.
Lekornen bertso afaria egingo da Etxebarne ostatuan, 20:00etatik aurrera. Kantuan Miren Artetxe, Odei Barroso eta Elixabet Etxandi arituko dira.
Legazpiko Kale Zaharrean ere kantuan ibiliko dira 20:00etan Ainhoa Agirreazaldegi eta Julio Soto.
Bertso gehiago Lasturren eta Zegaman.
Irailak 14, larunbata
Lantziegon saio berezia antolatu dute bertako eskolaren 40. urteurrenean. Bazkalostean kantatuko dute Oihane Pereak eta Iñaki Viñasprek.
Azkaraten, Zarateko lepoan (Bedaio eta Azkarate arteko mugan) Azken Muga elkarteak Bertso Eguna antolatu du. Saioa 16:30ean hasiko da, eta kantuan arituko dira Joanes Illarregi, Ane Labaka, Sebastian Lizaso, Alaia Martin eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea Imanol Artola "Felix" izango da.
Oñatin Gipuzkoako Txapelketako final zortzirenak hasiko dira, 17:00etan, Santa Ana Antzokian. Bertsolariak: Maider Arregi, Aratz Igartzabal, Amaia Iturriotz, Andoni Mujika, Haritz Mujika eta Felix Zubia. Aurkezlea: Iban Narbaiza.
Gasteizen "Humanity at Music" ekitaldia eskainiko dute Buesa Arenan, 18:00etan. Bertsolari hauek parte hartuko dute bertan, beste hainbat artisten artean: Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Xabi Igoa, Oihana Iguaran, Julio Soto eta Jone Uria.
Aramaion bertso afaria egingo dute Ibabe auzoan. Xabi Igoa, Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua izango dira bertan.
Irailak 15, igandea
Amasa-Villabonan Gipuzkoako Txapelketako bigarren saioa egingo da 17:00etan, Gurea Antzokian. Bertsolariak: Maialen Akizu, Oier Etxeberria, Beñat Iguaran, Odei Lopez, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Iban Urdangarin. Aurkezlea: Eresti Oiarbide.
Errigoitin saioa egingo dute 13:00etan, Bizkaiganen. Bertan arituko dira Juan Mari Areitio, Xabier Arriaga "Txiplas" eta Julen Ibarguengoitia "Julenpo".
Galdakaon Kurtzeko plazan egingo da bertso saioa 19:00etan. Kantuan: Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai jartzaile lanetan: Arkaitz Estiballes.
Lasturren goiz, bazkalondo eta arratsaldez ibiliko dira Unai Mendizabal eta Eli Pagola kantari.
Abaurregainan Aezkoako Gazte Gaua antolatu dute, eta bertso afaria egingo da Goi-Herri elkartean. Eneko Fernandez eta Maddi Ane Txoperena gonbidatu dituzte bertara.
Saio gehiago Donostian, Zarautzen, Lazkaon eta Oiartzunen.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24