Beterriko Txapelketa, taldeka 2008-02-23

Zubeldia, Gabilondo eta Muñoa finalera

Amasan jokatu zen bigarren saioa. Finala martxoaren 1ean, Asteasun, Iturriondo jatetxean, afalondoan.

Beterriko Taldekako txapelketako bigarren saioa jokatu zen ostiralean Amasan (Villabona). Nahikari Gabilondo, Iker Zubeldia eta Unai Muñoak irabazi zute kanporaketa, Jokin Uranga, Jon Martin eta Iker Goniren aurkako saioan. Saio hnetan agur bereziek pisu berezia hartu dute eta Amasakoan Zubeldia, Muñoa eta Gabilondo ahuntz batekin joan ziren. Bertsoa Bertsoa.com.-en izango dira gutxi barru. Hiruko honek Iñigo Izagirre, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegi izango dituzte finalean.

Finala martxoaren 1ean jokatu da Asteasun. Afalondoan izango da, Iturriondo jatetxean. Bertsoa.com-ek zuzenean botako du.


Zilar Iturri izenarekin Apalategi, Izagirre eta Agirreazaldegi pasa dira finalera Beterriko Lehenengo txapelketan, Beñat Lizaso, Mantxi eta Gurrutxagari aurre hartuta, Lapurtxulo taldekoak horiek. Saio polita eta berezia izan zen hasierako agurretik eta jendeak gozatu egin zuen. Santakruz elkartea lepo bete zen eta Jon Zaldua aritu zen gaijartze lanetan. Saioko bertsoak bertsoa.com-en izango dira gutxi barru.


MARTXOAK 1 FINALA
ASTEASUKO ITURRI-ONDO JATETXEAN
(Kanporaketa bakoitzetik talde bat sailkatuko da, bi talde izango dira finalean).

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu