Lanku Beka 2019-09-11

"Ez daitezela ahaztu" lanak irabazi du III. Lanku Beka

"Ez daitezela ahaztu" lanak irabazi du III. Lanku Beka
Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren proiektuak historia berridazteko edo berrirakurtzeko modu bat eskaintzea du helburu, bertsolaritzaren genealogia feministari begira.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak jaso du aurtengo Lanku Beka, Ez daitezela ahaztu izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso dute saria gaur Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Mariñe Arbeo eta Ane Labaka taldekideek. Bertsolaritzaren genealogia feministari begiratuko nahi diote proiektu honetan, eta historiak albo batera utzi dituenen figurak berreskuratu.

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak bertso edukien sormenerako sortu duen bekaren hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Bekaren helburuak bi dira: batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.

Proiektu saridunak 3.000€ko ordainsaria jaso du, eta Ez daitezela ahaztu emanaldia urte bukaera baino lehen estreinatzeko ardura dute sortzaileek. Aipatu bekak SGAE Fundazioaren laguntza jaso du.

Aurreko bi edizioetan Erradikalak gara (Ane Labaka, bertsolaria eta Beatriz Egizabal, antzerkilaria) eta Gorria (Miren Amuriza, bertsolaria eta Askoa Etxebarrieta, flamenko dantzaria) proiektuek jaso dute saria. Bi proiektu hauetatik sortutako emanaldiek hainbat eta hainbat emanaldi burutu dituzte eta dituzte programatuta ondorengo hilabeteetarako Euskal Herrian zehar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza