Nafarroako Txapeldunorde izana bitan 2019-09-12

Jon Barberena bertsolaria zendu da

Jon Barberena bertsolaria zendu da

Jon Barberena bertsolaria zendu da bart. Plazan, txapelketan eta bertso jarrietan egin zuen bertso bidea. Nafarroako Txapeldunorde izan zen bitan. Bertso iruzkigile lanak ere egin zituen, azkena joan den udaberrian, Nafarroako finalean.

2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Ordutik aurrerako edizio guztietan aritu zen, 2015era arte. Horietako bitan, 2007 eta 2008an, txapeldunorde izan zen, Xabier Silveira eta Julen Zelaietaren atzetik, hurrenez hurren.

Nafarroako bestelako sariketa eta taldekako txapelketetan ere luze ibili zen. Xalto Sariketako txapeldun izan zen 2003an, eta hurrengo urtean, 2004an, irabazi zuen Izeta Sariketa ere bai. 2014an, Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan txapeldun atera zen, Baztango taldearekin batera. Baztango Bertso Eskolako kide ere bazen.

Bertsopaper idazle oparoa ere izan zen, eta hainbatetan lortu zituen sariak Iruñeko Egile Berrientzako literatur lehiaketan. Poesian ere aritu zen, arrakastaz: 2006an “Iruñea Hiria” Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi zuen, eta 2018an eskuratu zuen Lauaxeta Olerki Sariketa.

Hemen Jon Barberenaren bertso zenbait, Bertsoa.eus-en argitaratuak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza