Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-09-16

Aretoak bete-bete Oñatiko eta Amasa-Villabonako saioetan

Aretoak bete-bete Oñatiko eta Amasa-Villabonako saioetan
Sarrera guztiak agortu dira asteburuko bi final-zortzirenetan. Hurrengo saioak Ordizian eta Zumaian izango dira.

Bertsozaleek gogotsu erantzun diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseari. Irailaren 14ko eta 15eko saioetan aretoak goraino bete dira, bai Oñatiko Santa Ana, baita Amasa-Villabonako Gurea Antzokia ere.

Oñati

Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien Oñatin, 447 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Oñatiko puntuazioak:

Aurkezle lanak Iban Narbaizak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin aritu da.

Amasa-Villabona

Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien bere herrian, 440,5 puntu. Urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatzeko aukera izango du. Horrela geratu dira igandeko puntuazioak:

Aurkezle lanak Eresti Oiarbidek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola aritu da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu