bertsoa eta zientzia 2019-09-27

Bertsolaritza 'Passion For Knowledge' jardunaldietan

Bertsolaritza 'Passion For Knowledge' jardunaldietan
Datorren asteazkenean, urriak 2, bertsoa eta zientzia elkartuko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da. Laugarren edizioa 2019ko iraileran 30etik urriaren 5era egingo da Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.

Azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoen protagonista izan diren ikertzaile handiek parte hartzen dute jaialdian. Edonoren esku dago hitzaldietara joatea -Victoria Eugenia antzokian, Guggenheimen edo Baluarten egingo dira- eta Nobel saridunekin eta mundu mailako adituekin ikasten jarraitzea.

"Bertso Passion"

Jaialdiaren programak, hitzaldiak ez ezik, beste hainbat jarduera barnebiltzen ditu, tartean bertsoa eta zientzia uztartuko dituen saio bat. Urriaren 2an izango da, arratsaldez,  Victoria Eugenia Antzokian. Bertso Passion saioa irekia eta doakoa da antzokiaren edukiera bete arte, baina aldez aurretik izena ematea komeni da.

Lau bertsolari eta lau zientzialari igoko dira oholtzara, eta hainbat aurkikuntza zientifikori buruz arituko dira hizketan eta kantuan. Bertsolariak, oraingoan, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Iñaki Murua izango dira, eta Felix Zubiak egingo ditu aurkezle eta gidaritza lanak. 

Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ekitaldia euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jarraitu ahal izateko.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa