Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-09-30

Unai Mendizabalek eta Ane Labakak eskuratu dute final-laurdenetarako txartela

Unai Mendizabalek eta Ane Labakak eskuratu dute final-laurdenetarako txartela
Zumarraga-Urretxun eta Elgoibarren izan dira saioak asteburuan, eta datorren larunbatean jokatuko da final-zortzirenetako azkena, Lasarte-Orian.

Zumarraga-Urretxu

Zelai Arizti Aretoan jokatu da larunbat honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Unai Mendizabalek lortu ditu puntu gehien: 449,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du zizurkildarrak. Hauek izan dira gaur bertsolariek lortutako puntuazioak: 

Iker Iriarte aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz aritu da.

Elgoibar

Herriko Antzokiko azken aurreko final-zortzirenean Ane Labakak lortu ditu puntu gehien, 458,5 puntu. Lasartearrak azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Elgoibarko puntuazioak:

Aurkezle lanak Ane Ezenarrok egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola aritu da.

Datorren larunbatean, urriak 5, jokatuko da azken fina-zortzirena Lasarte-Orian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza