gipuzkoako bertsolari txapelketa 2019-10-01

Lasarte-Orian jokatuko da azken final-zortzirena, larunbatean

Lasarte-Orian jokatuko da azken final-zortzirena, larunbatean
Urriaren 5ean jokatuko da Lasarte-Orian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena. Han erabakiko da zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak. Larunbaterako zein hurrengo saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lasarte-Oriako saioa Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatuko da, 17:00etan hasita. Kantuan arituko den seikotea, hurrengoa:

• Aitor Salegi
• Eneko Araiztegi
• Iñaki Zelaia
• Mikel Artola
• Oier Aizpurua
• Unai Izagirre

Imanol Artolak egingo ditu aurkezle lanak. Epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin ariko da.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza