Igandero ETB 1en 2019-10-03

Gai jartzaileen lana gertutik ezagutzen, denboraldiko lehenengo Hitzetik Hortzeran

Igandeko programaren aurrerapena
Maite Berriozabal gai jartzailearekin Eibarko bertso saio musikatua prestatuko dugu, izaten dituen ideiak, zalantzak eta bidezidor posibleak ezagutzeko. Horrez gain, Aitziber Garmendiaren bertsoaldi kuttuna eta Galdakao, Zizurkil eta Arrateko saiorik onenak ikusgai, igandean 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Hitzetik Hortzera telebista programaren 2019/2020 denboraldia hastear da, bere ibilbideko 30.a izango dena. Urriaren 6tik aurrera, Eider Perez aurkezlea maleta bete berrikuntzaz iritsiko da igandero ikusleen etxeetara.

Maite Berriozabalekin solasean

Bertso saio bat ez baita bertsolariak oholtzara igotakoan hasten. Gai jartzailearen figura dagoenean, prestaketa askoz lehenago hasten da. Horren testigu izan da Eider Perez; Maite Berriozabalekin elkartu da Eibarko bertso saio musikatua baino egun batzuk aurretik, eta saioko eskaleta osatu dute elkarrekin, gai bakoitzaren aukerak eta ertzak aztertuz.

Aitziber Garmendiaren kuttunak

Bertsozale ezagunen bertsoaldi gustukoenak ezagutzeko aukera ere eskainiko digu Hitzetik Hortzera berriak. Oraingoan, Aitziber Garmendia aktoreari egin diogu galdera, eta Lazkao Txikiren puntu erantzun gogoangarri batzuk kantatu dizkigu.

Horrez gain, asteroko informazio laburrei eta umoreari tartea egingo zaie igandero, eta ikusleek grabatutako bertsoaldientzako ere espazio bat gordeko da.

Igande eguerdian ETB1n

Hori dena igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu