agenda 2019-10-04

Giro kaskarrarentzat, bertso saio jasa!

Giro kaskarrarentzat, bertso saio jasa!
San Migel festak, bertso saio musikatuak, otorduak, Gipuzkoako eta Xilabako Taldekako txapelketak... eta askoz gehiago asteburu honetan.

Urriak 4, ostirala

Basauriko San Migel auzoan bertso poteoa egingo dute 19:00etan, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin. 

Barañainen I. Txana Bertso Sariketa antolatu dute. Gaztetxean izango da, 20:30ean. Euskal Herriko hainbat txokotako bertsolari gazteak gonbidatu dituzte kantura: Irati Alcantarilla, Oihana Arana, Beñat Astiz, Xabat Illarregi, Gorka Pagonabarraga eta Maite Sarasola. Gai-jartzale lanak Idurre Villanueva del Burgok eta Zuhara Zaratiegik egingo dituzte. 

Aramaion bertso afaria egingo da Untzilla auzoan, 21:30etik aurrera. Bertsolariak: Agin Laburu eta Aitor Sarriegi

Iurretan jaialdia egingo da 22:00etan. Bertsolariak: Txaber Altube, Amets Arzallus, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Oñatin ere urteroko jaialdia antolatu dute Zubikoa kiroldegian, 22:30ean. Kantuan: Unai Agirre, Andoni Goitia, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Egoitz Atxaga

Bertso gehiago Amezketan, Usurbilen eta Bergaran. 

Urriak 5, larunbata

Lasarte-Orian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-zortzirena jokatuko da. Manuel Lekuona kultur etxean izango da, 17:00etan. Bertsolariak: Oier Aizpurua, Eneko Araiztegi, Mikel Artola, Unai Izagirre, Aitor Salegi eta Iñaki Zelaia. Aurkezlea: Imanol Artola

Urizaharran, Araba Bertsozale egitasmoaren baitan, bertso poteoa egingo dute 20:30ean, plazatik hasita. Kantuan: Aroa Arrizubieta eta Iñaki Viñaspre

Tafallan Elkartasun Eguna antolatu dute, eta 12:00etan "Ez Da Kasualitatea" bertso saio musikatua egingo da. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Sarai Robles. Gai jartzailea: Danele Sarriugarte. Musikariak: Araitz Bizkai eta Gari Otamendi.  

Alduden Taldekako Xilabaren Ligaxka jokatuko da 19:00etan, Alfaro jatetxean. "Kontrabanda" eta "Hasta la 2toria" taldeak arituko dira kantuan. Eta Urruñan, ordu berean jokatuko da beste Ligaxkako saio bat, Pausun, Xaia ostatuan. Hemen "Ez otoi pentsa" eta "Barça" taldeek kantatuko dute. 

Zumaian, Emakumeen Etxearen inaugurazioan, "Ez Da Kasualitatea" bertso saio musikatua antolatu dute 19:00etarako. Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labaka. Gai-jartzailea: Maddi Labaka. Musikariak: Araitz Bizkai eta Gari Otamendi. 

Galdakaon bertso bazkaria antolatu dute Elexalde auzoan, 14:00etan. Etxahun Lekue eta Angel Mari Peñagarikano gonbidatu dituzte kantura. 

Bertso gehiago Irunen, Arbizun, Antzuolan eta Diman.

Urriak 6, igandea

Zaldibian Aitor Mendiluze eta Jone Uria arituko dira kantuan goizean eta bazkaritan.

Oñatin balkoitik balkoirako saioa antolatu dute 20:00etan, Kale Nagusian. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso gonbidatu dituzte. 

Bertso gehiago Ortuellan. 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra