gazteen saioak 2019-10-10

'Haizea Dator' ekimena abian da!

'Haizea Dator' ekimena abian da!
Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko sortutako Haizea Dator ekimena abiatu da. Joan den ostiralean izan zen lehen saioa Muskildin.

Haizea dator, Bertsularien Lagunak elkarteko transmisio lantaldeak sortutako ekimena da. Ekimen honek Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertso eskoletako ikasleei eta jadanik bertso eskolatik atera diren bertsolari gazteei bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Horretarako, hiru lurraldeetan gaindi dauden bertso eskola desberdinek bertso saioak antolatuko dituzte beraien herrietan eta bertsolari gazteek kantatuko dute saio horietan. Haizea dator ekimenak Lizeoko eta bertso eskolatik pasatako bertsolari gazteei kantuan aritzeko plazak eskaintzeaz gain, lurralde osoan eragiteko asmoa du, bertsozaletasuna sustatuz, jendea elkartera hurbilaraziz, haurrak antolatzaile aktibo bilakatuz eta zirkuitu berri bat sortuz. Orotara 8 saio antolatuko dira hiru lurraldeetan gaindi.

Urriaren 4ean, Muskildin iragan zen lehen saioa eta biziki harrera ona izan zuen. Guraso eta bertsozale desberdinak hurbildu ziren bertso saioaz eta ondorengo aperitifaz gozatzeko asmoz. Kantuan Maddi Ane TxoperenaAitor Servier, Oneka Arteaga, Aetz Etxart, Xabi Negueloua eta Naia Etxeberri aritu ziren. Biziki saio polita eskaini zieten bertaratutakoei eta denek biziki baikorki baloratu zuen ekimena.

Hurrengo saioen egutegia 

-Azaroak 8, Senpere (Larraldea baserrian)

-Abenduak 6, Hendaia (Baleak elkartean)

-Urtarrilak 10, Itsasu (Goxoki gaztetxean)

-Otsailak 6, Baiona (Kalostrape ostatuan)

-Martxoak 13, Azkaine (Xoko Ona ostatuan)

-Apirilak 3, Urruña (Berttoli elkartean)

-Maiatzak 15, Baigorri (Basaizea elkartean)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu