Igandero ETB 1en 2019-10-10

Zientzia eta bertsoa uztartuta, denboraldiko bigarren Hitzetik Hortzeran

Igandeko programaren aurrerapen bideoa
Aste honetan bertsolaritza eta zientzia elkartzen dituen hariari jarraituko diogu. Pedro Migel Etxenike zientzialariarekin “Passion for knowledge” jardunaldiez arituko gara, eta bertan antolatu duten bertso saioak emandakoa eskainiko dugu. Horrez gain, Antton Telleriaren bertsoaldi kuttuna eta Galdakao, Bera eta Lauroetako saiorik onenak ikusgai, igandean 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Pedro Migel Etxenikerekin solasean

Donostian antolatzen diren “Passion for knowledge” jardunaldietan bertsoak badu bere tartea eta horren bultzatzaile da Pedro Migel Etxenike: zientzialari ezagun eta bertsozalea. Hark eman digu bertsolaritzarekiko duen miresmenaren berri eta, horrez gain, bertsoa eta zientzia zerk lotzen dituen azaldu digu.

Antton Telleriaren kuttunak

Goizez irratian eta gauez telebistan, Antton Telleria etengabeko komunikazio lanean aritzen da. Eta halako hitz-jokoen maitale batek, bertsozalea izan behar zuen nahitaez. Amets Arzallusek Euskal Herriko txapela irabazi zuenean botatako agurra du bere bertso kuttunena eta horren arrazoiak adierazi dizkigu.

Igande eguerdian ETB1n

Hori dena igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu