Igandero ETB1en 2019-10-17

ARGIAren 100 urteei begira, bertsolaritzaren haritik

ARGIAren 100 urteei begira, bertsolaritzaren haritik
Hitzetik Hortzera-ren 3. programa euskal astekaririk zaharrenari eskainiko diogu. ARGIAko Estitxu Eizagirrerekin elkartu gara Lasarte-Oriako erredakzioan, eta Donostian antolatutako mendeurren festan ere izan gara. Aurrerapen bideoa ikusgai.

Bertsolaritzari asko eskaini dio ARGIAk bere hastapenetatik. 60. hamarkadako Basarriren sail propiotik hasita, hainbat eta hainbat bertsolariren sortak argitaratu dira gaur arte bere orrialdeetan. Txapelketei ere jarraipen bereziak egin izan dizkiete, eta bertso saioak beti egon dira presente ARGIAk antolatutako ekimenetan; aurten ere hala izan da, eta Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi aritu dira kantuan Donostiako kaleetan zehar, idatzita iritsi zaigun historia “dekolonizatzen”. Estitxu Eizagirrek hori eta gehiago kontatu dio Eider Perezi ARGIAko erredakziora egindako bisitan, aspaldiko argazki eta artikuluz inguratuta.

Bertso sortak, artistek berrinterpretatuta

Atal berri bat estreinatuko dugu igande honetan, bertso sortez gozatzeko beste modu bat. Musikariei, dantzariei eta ilustratzaileei hainbat bertso sorta eman, eta bakoitzak bere diziplinatik eman die forma. Musikariak Araitz Bizkai eta Gari Otamendi dira, ilustratzaileak Txakur Gorriako Mariñe Arbeo eta Malen Amenabar, eta dantzariak Lierni Kamio eta Beñat Monfort. Ahotsa Maddalen Arzallusek ipini die bertsoei.

Tafalla, Iurreta eta Oreretako saioak

Euskal Herriko hainbat txokotan izan diren bertsoaldirik aipagarrienak ekarriko ditugu pantailara, baita agendako zenbait iragarpen eta informazio baliagarri ere. Umorezko esketxak ere izango du bere lekua.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza