Bertsokabi gazte sariketa 2019-10-18

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo Bertsokabiko finalera

Irati Majuelo eta Alazne Untxalo Bertsokabiko finalera
Irati Majuelo eat Alazne Untxalo
Hiru kanporakeak jokatu dira eta osatu da finala. Urriak 24an izango da Iruñeko Herriko tabernan eta kantuan ariko dira Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo.

Mendillorriko Antzaran jokatu da 2019ko Bertsokabi gazte sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Kantuan aritu dira Endika Legarra eta Joanes Illarregi, Etxahun Azkarraga eta Patxi Castillo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Azken bikoteak irabazi du kanporaketa eta beraz finalerako txartela eskuratu dute.

Finala, urriaren 24an Iruñean

Kanporakea guztiak jokatu ostean erabakita geratu da finalean izango diren hiru bikoteak zeintzuk izango diren; Alazne Untxalo eta Irati Majuelo, Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo. Finala Iruñeako Herriko tabernan izango da urriaren 24an arratsaldeko 18:30ean. Maialen Belarra ariko da gai-jartzaile, eta publikoarekin batera, Joseba Beltza eta Nerea Bruñok egingo dituzte epaile lanak.

Trebatzeko eta kantatzeko aukera

Nafarroako bertsolari gazteei trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera emateaz gain, Iruñerriko publikoa –bereziki gazteak- bertsozaletzeko xedea du sariketak, bertsoa hiriburuko eremu informaletara eramanez. Era berean, egitasmo horren bitartez, Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936-2015) zenaren figurari gorazarre egin nahi dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak. 

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza