2019 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-10-18

Lehen final-laurdenak Andoainen eta Irunen

Lehen final-laurdenak Andoainen eta Irunen
Irungo saioko bertsolariak
Larunbatean sartuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa final-laurdenetako fasean. Larunbatean Andoainen eta Igandean Irunen. Saioak arratsaldeko 17:00ean hasiko dira.

Bastero Kulturgunean, Andoainen

Final-laurdenetako lehen kanporaketa Andoinen jokatuko da Bastero Kulturgunean arratsaldeko 17:00etan. Oholtzara igoko dira Iñaki Apaolaza, Beñat Iguaran, Unai Mendizabal, Eñaut Martikorena, Asiera Azpiroz ea Iban Urdangarin. Gai-jartzaile lanak Inaxio Usarraldek egingo ditu.

Amaia Kultur zentroan, Irunen

Bigarren final-laurdenetako saioa Irunen jokatuko da Amaia Kultur zentroan arratsaldeko 17:00etan. Kantuan arituko dira Agin Laburu, Haritz Mujika, Beñat Lizaso, Maider Arregi, Unai Gaztelumendi eta Iñigo Izagirre. Gai-jartzaile lanak Iban Narbaizak egingo ditu.

Irabazleak final-erdietara

Final-laurdenetako saioak irabazten dituzten bertsolariak zuzenean sailkatuko dira final-erdietako fasera. Gaionontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera edukiko dute sailkatzeko aukera.

Sarrerak salgai daude bertsosarrek.eus webgunean eta aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira.

Informazio gehiago hemen

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»