sormen sortak 2019-10-24

Hitzetik Hortzeran, bertso sortei begiratzeko beste modu bat

Denboraldi berrian hainbat artista elkartu ditugu plato berean, bertso sortei forma berri bat emateko bakoitzaren adierazpideen bitartez.

Pasa den igandean estreinatu genuen Hitzetik Hortzeraren atal berria, Sustrai Colinak ARGIAren mendeurrenari eskainitako bertso paperekin. Aurrerantzean ere, musikariei, dantzariei eta ilustratzaileei bertso sortak eman, eta bakoitzak bere modura interpretatuko ditu. Musikariak Araitz Bizkai eta Gari Otamendi dira, ilustratzaileak Txakur Gorriako Mariñe Arbeo eta Malen Amenabar, eta dantzariak Lierni Kamio eta Beñat Monfort. Ahotsa Maddalen Arzallusek ipiniko die bertsoei.

Beldurrarekin dantzan

Igande honetako programan Beñat Gaztelumendik beldurrari eskainitako sorta entzun eta gozatu ahal izango dugu. Ez galdu!

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza