Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-10-28

Jon Maia eta Oihana Iguaran irabazle asteburuko final-laurdenetan

Jon Maia eta Oihana Iguaran irabazle asteburuko final-laurdenetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi final-laurdena jokatu dira asteburuan Eibarren eta Azpeitian. Jon Maia nagusitu zen lehenengoan eta Oihana Iguaran bigarrenean. Biek finalerdietarako txartela eskuratu dute zuzenean eta biek Tolosan kantatuko dute azken finalaurrekoan.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Eibar

Larunbatean, Eibarko Coliseoan honela gelditu zen sailkapena, lan puntuagarriak eginda: 

    Jon Maia Soria.........................475
    Jokin Uranga Isuskiza...............467,5
    Unai Muñoa Amundarain...........451
    Gorka Maiz Alustiza.................441
    Mikel Tapia Aierbe....................424,5
    Felix Zubia Olaskoaga..............423,5

Bertsolariek egin zituzten lanak:

    Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 

Azpeitian, Iguaran

Soreasu Antzokian Iguaran gailendu zen, Mantxiri puntu eta erdiko aldea aterata:

    Oihana Iguaran Barandiaran.......485.5
    Iñigo Mantzizidor Larrañaga........484
    Nerea Elustondo Plazaola..........476.5
    Alaia Martin Etxebeste................475
    Amaia Iturriotz Etxaniz................463.5
    Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........421

 

Azken final-laurdena Azkoitian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena datorren larunbatean jokatuko da Azkoitian: Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka, Ander Lizarralde, Ane Zuazubiskar, Mikel Artola eta Maialen Akizu ariko dira bertsotan, Baztartxo antzokian, 17:00etan.

 

Behin behineko sailkapena, azken final-laurdenaren faltan

Agin Laburu Rezola                   495.00
Oihana Iguaran Barandiaran      485.50
Iñigo Mantzizidor Larrañaga      484.00
Nerea Elustondo Plazaola          476.50
Eñaut Martikorena Lizaso          476.00
Jon Maia Soria                         475.00
Alaia Martin Etxebeste              475.00
Jokin Uranga Isuskiza               467.50
Iban Urdangarin Lardizabal        467.00
Amaia Iturriotz Etxaniz             463.50
Unai Mendizabal Jauregi            460.50
Iñaki Apalategi Astigarraga        458.50
Asier Azpiroz Iztueta                 458.50
Beñat Lizaso Alberdi                 455.50
Haritz Mujika Lasa                    455.50
Unai Gaztelumendi Arandia       451.50
Unai Muñoa Amundarain           451.00
Beñat Iguaran Amondarain       447.00
Iñigo Izagirre Urteaga              445.50
Gorka Maiz Alustiza                  441.00
Maider Arregi Markuleta           425.50
Mikel Tapia Aierbe                    424.50
Felix Zubia Olaskoaga              423.50
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi     421.00

 

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra