III. edizioa 2019-10-23

Udazkeneko III. Zapi Janztea bertso saioa jokatu dute asteburuan, Zaldibian. Ostiral gauean, Zubi-buru elkartea entzulez beteta zela, Maialen Lujanbiok, Odei Barrosok, Jone Uriak eta Egañak kantatu zuten, afal ondoren. Entzuleek Egaña izendatu zuten saioko onentzat, eta aurreko bi urteetako irabazle Lujanbiok lotu zion buruan zapia Egañari. Irabazleak ohi legez, zarauztarrak datorren urteko saiorako gonbita ere badu.
Bertsoak sareko plazan
Zapi Janzteko bertso hautaketa zabala Bertsoa.eus-en izango da gutxi barru.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza