Taldekako Xilaba 2019-10-29

Xilabako finalaurrekoak asteburuan Baionan eta Muskildin

Xilabako finalaurrekoak asteburuan Baionan eta Muskildin
Ostiralean, Baionako Zizpa gaztetxean, '4Koplasara' eta 'Hasta la 2toria' taldeak, 19:00etan. Larunbatean, Musildiko Posonpesenean, 'Ez otoi pentsa' eta 'Urruñago' taldeak, 19:00etan.

Taldekako Xilabako ligaxka amaitu ondotik, finalaurrekoen txanda heldu da eta asteburu honetan jokatuko dira biak. Lehenengo zita ostiral honetan da, azaroaren 1ean, Baionan, Zizpa gaztetxean, 19:00etan.

4Koplasara eta Hasta la 2toria taldeak arituko dira nor baino nor, arratsaldeko zazpietatik aitzinera. 4koplasara taldean Julene Etxeberri, Ellande Alfaro, Laida Etxeberri eta Amets Arzallus ari dira kantuan. Hasta la 2toria taldean, Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskarai.

Muskildin, larunbatean

Bigarren finalaurrekoa Muskildin izango da larunbatean, azaroaren 2an. Posonpesenean Gelan Ez otoi pentsa eta Urruñago taldeak arituko dira kantuan, 19:00etatik aurrera. Mariane Txoperena, Miren Artxete, Gorka Artetxe eta Josu Txoperena Ez otoi pentsa taldetik; Kerman Diez, Ortzi Idoate, Iker Altuna eta Odei Barroso Urruñago taldetik.

Finalaurrekoak saio bakarrera izango dira eta irabazlea pasako da finalera.

 

Finala azaroaren 16an, Izturitzen

Irailaren 20an hasi zen Xilaba eta azaroaren 16an jokatuko da finala Izturitzen, bazkalondoan. Bidean 34 bertsolarik hartu dute parte bederatzi taldetan. 12 saio jokatuko dira. Bertsoa.eus ere finalean izango da bertako bertso hautaketa sareko plazara ekartzeko.

Taldekakoa eta buruz burukoa, txandaka

Aurtengoa bigarren taldekako Xilaba da Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan. Iaz heldu zion Bertsularien Lagunak elkarteak dinamika honi eta aurrerantzean buruz buruko txapelketa eta taldekakoa txandakatuko dituen dinamika lehenetsi du. Heldu den urtean buruz burukoa jokatuko da.

(Erredakzioa)

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri