Igandero ETB 1en 2019-10-31

Gorputzak oholtzan duen eraginaz, igandeko Hitzetik Hortzeran

Bertsolaritza buru-ariketa da, baina ez hori bakarrik. Bertsolarien gorputzaren presentzia eta horrek kantuan duen eragina ez da txikia; honi buruz hitz egingo dugu Onintza Enbeitarekin eta Sustrai Colinarekin. Eta noski, bertsoaldirik onenak ikusgai.

Bertsolariak ez dira garuna bakarrik. Ikusi eta definitu daitezkeen gorputzak igotzen dira oholtzara: emakumeak, gizonak, transak, lodiak, argalak, burusoilak, iletsuak, zuriak... Askotan aipatzen diren ezaugarriak dira batzuk; inork aipatzen ez dituenak beste batzuk. Buruaz harago guztiak du zeresana, eta horretaz aritzeko jo du Hitzetik Hortzerak Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariengana.

Bertsolaritza definitzerako garaian, hain garrantzitsua den gorputzak duen eraginaz galdetu diegu Onintza Enbeitari eta Sustrai Colinari. Nola baldintzatu ote du gorputzak haien bertso jarduna? Gorputzari buruz kantatzea askatzailea edo zapaltzailea izan daitekeen ere galdetu diegu, eta baita zer kantatzen dugun eta zer isildu.

Beasainen, Errenterian, Gasteizen, Gernikan, Iurretan eta Zaldibarren

Igande honetan, bertso sortez gozatzeko musika, bertsoa eta ilustrazioa uztartuko ditugu. Rosi Lazkanoren Hanka puntetan bertso sorta kantatuko du Maddalen Arzallusek; bertsoak musikatzeko ardura izango dute Araitz Bizkaik eta Gari Otamendik; eta bertsoak ilustratzeko ardura, aldiz, Txakur Gorriako Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok hartuko dute.

Bestalde, Euskal Herriko hainbat txokotan izan diren bertsoaldiak ekarriko ditugu pantailara: Beasainen, Errenterian, Gasteizen, Gernikan, Iurretan eta Zaldibarren izango da Hitzetik Hortzera.

Igandero, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu