Ahots baten sormen egonaldiak 2019-11-05

Bertsolaritza eta beste diziplinak sormen egonaldietan

Bertsolaritza eta beste diziplinak sormen egonaldietan

Bertsolaritza eta beste zenbait ahozko kultur sorkuntza elkarrekin gozatu eta lantzeko Ahots Baten sormen egonaldiak izango dira aurten ere abenduan. Bosgarren edizio honetan Amets Arzallus eta Onintza Enbeita batuko dira taldera egun horretan.

Abenduaren 26tik 30era bitartean egingo da Ahots Baten sormen egonaldia Azkoitiko Abaraxka aterpetxean, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Ikastolen Elkartearen eskutik.

Bosgarren urtea du euskarazko ahozko kultur sorkuntzak biltzen dituen egonaldi honek: egun bakoitzean adierazpide bat lantzen dute han elkartutako gazteek eta aurten bertsolaritzak ere izango du bere lekua. Gainera, sorkuntza bakoitza aditu batekin landuko du taldeak, eta bertsolaritzaren egunean Amets Arzallus eta Onintza Enbeita izango dira; Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar "Amorante" kantaria eta Harkaitz Cano idazlea izango dira gainerako egunetan.

    Abenduak 26: ANTZERKIA - Ainara Gurrutxaga
    Abenduak 27: KANTUA - Iban Urizar Amorante
    Abenduak 28: LITERATURA / KONTALARITZA - Harkaitz Cano
    Abenduak 29: BERTSOLARITZA - Amets Arzallus eta Onintza Enbeita

Izen-ematea irekita dago abenduaren 2ra arte. 15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileek eman ahal izango dute izena.

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza