Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2019-11-05

Bertsolari gazteentzat sakontze bertso eskola Bizkaian

Bertsolari gazteentzat sakontze bertso eskola Bizkaian

Bizkaiko bertsolari gazteek hilean behin bertso eskola osagarria jasotzen hasi dira, Bertsozale Elkartearen eskutik. Zehazki, 2002-1996 urteen artean jaiotakoei begira landu da proposamena. Urria eta maiatza bitartean, hilean behin, bertsogintzari lotutako hainbat alor lantzeko aukera izango dute gazteek Onintza Enbeita Maguregik gidatutako ordu biko saioetan. Guztira zortzi saio izango dira, eta Enbeitarekin batera, beste hainbat adituk ere parte hartuko dute.

Saio hauetan, 17 eta 23 urte bitarteko gazteak batuko dira, eta besteak beste ondorengo gaiak landuko dituzte:

    -Zerk ematen digu beldurra oholtzara goazenean?
    -Noiz sentitzen gara eroso eta noiz ez? Zergatik?
   - Ahotsaren mugak
   - Zelan hurbildu esan gura dugun horretara
    -Librean egiteko zailtasunak
    -Umorea
    -Gaiak


Formakuntza saioen egutegia
Urritik maiatzera zortzi saio izango dira eta honako hau izango da egutegia: urriak 24, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 20, martxoak 19, apirilak 23, maiatzak 21.
Saioak 18:00-20:00 bitartean izango dira, Bilbon.



Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza