Bertsoa eta flamenkoa 2019-11-12

"Gorria" estreinatu da, Iruñean

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Iruñeako Kondestable Jauregian izan da bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen proiektuaren estreinako emanaldia.

Urtebeteko lanketaren ostean oholtzaratu dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzariak "Gorria" ikuskizuna. Amurizak eta Etxebarrietak 2018ko Lanku beko jaso zuten.

Estreinaldia Iruñeako Kondestable Jauregian

2019ko Iruñeako Bertsoaroaren baitan estreinatu da "Gorria" Kondestable Jauregian. Ikuskizunarekin gozatzeko jende asko bildu da bertara. Emanaldiaren ostean Miren Amuriza eta Asko Etxebarrietarekin hitz egin dugu lanketa prozesuan zein proiektuaren lehendabiziko emanaldian bizitakoak bertatik bertara jasotzeko.

Amurizaren hitzetan; "Modu intuitibo batean hasi ginen aukera ikusi genuelako modu natural batean bi disziplinak uztartzeko" Doinuak orekatzeko helburuarekin bertso doinuak flamenkora ekarri dituzte eta alderantziz. Bertso-sorta guztiak koplatan osatu ditu Amurizak. Etxebarrietaren hitzetan; "Bakoitzak bere disziplinatik gure sentimenduak kanpora ateratzen ahalegindu gara. Nik flamenkoarekin Mirenen hitzak dantzatu ditut"

(Erredakzioa)

 

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu