"Houston, arazotxo bat daukagu" aurkezpena 2019-11-21
Lanku-k argitalpen berri bat aurkeztu du Donostian; "Houston, arazotxo bat daukagu" disko liburua hain zuzen ere. Andoni Egaña eta Joxerrra Garzia protagonista dituelarik.
Gai-jartzailearekin, bertsolari bakarrak osatutako saioa
1999ko abenduak 28. Hernani. Joxerra Garzia gai jartzen, eta bertsotan Andoni Egaña bakar-bakarrik. Lehenak egoera hainbat jarri eta bigarrena horietan guztietan kantuan. Saio bitxia bezain gogoangarria. "Bertsozalearentzat perla polita da entzuteko, ikusteko zein irakurtzeko" Marta Agirrezabala Lanku-ko koordinatzailea.
Elementuak iruditzen
Malen Amenabar ilustratzaileak ilustratu du Andoni Egañak eta Joxerra Garziak duela 20 urte Hernanin egindako emanaldia. Saioan zehar agertzen diren elementuak irudikatzea izan da Amenabarrek liburuxka ilustratzeko aukeratutako bidea. "Saioaren abiapuntua den izerberg baten itxura eman nion azalari, collage forman" Malen Amenabar.
Eskuragarri ohiko saltokietan
Eskuragarri egongo da lanku dendan, Durangoko Azokan; Bertsozale Elkartearen eta Lanku-ren mahaian eta ohiko liburu dendentan.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28